Nasa eta Kantoipeko etxebizitzetako kalteak konpontzeko eskatu diete bizilagunek Eusko Jaurlaritza eta Mapfreri
Nasa eta Kantoipeko etxe eta etxebizitzak ez daude ondo. Pantalanen obrak kalte asko eta handiak eragin zituen, batzuk agerikoak eta beste asko kanpotik ikusten ez direnak. Hori horrela, Nasa eta Kantoipeko kaltetuen batzordeak ardurak exijitu die Eusk...
Nasa eta Kantoipeko etxe eta etxebizitzak ez daude ondo. Pantalanen obrak kalte asko eta handiak eragin zituen, batzuk agerikoak eta beste asko kanpotik ikusten ez direnak. Hori horrela, Nasa eta Kantoipeko kaltetuen batzordeak ardurak exijitu die Eusko Jaurlaritza eta Mapfre aseguru etxeari.
Azaldu dutenez, uztailean etxeen egiturak konpontzeko plangintza bat egitea eskatu zieten jaurlaritzari, lanak aurrera eroan zituen enpresari eta haien aseguru etxeari, Mapfreri. “Oraindik ez dugu erantzunik jaso”. Hori ez eze, obrak hasi eta sei urte geroago, etxeetan azterketa teknikorik ez dela egin salatu dute, jaurlaritzan edo Mapfren “teknikari kualifikaturik” ez dagoelako.