EH Bilduk bizikleta martxagaz hasiko du gaur hauteskunde kanpaina Ondarroan
EAEko hauteskunde kanpainan sartuta, EH Bilduk hainbat ekitaldi egingo ditu gaur Ondarroan, Soluzioak zure esku lemapean. 12:00etan, bizikleta martxa egingo du, Kamiñazpitik urtenda. 13:00etan argazkia aterako dute, frontoian, eta amaitzeko 17:00etan,...
EAEko hauteskunde kanpainan sartuta, EH Bilduk hainbat ekitaldi egingo ditu gaur Ondarroan, Soluzioak zure esku lemapean. 12:00etan, bizikleta martxa egingo du, Kamiñazpitik urtenda. 13:00etan argazkia aterako dute, frontoian, eta amaitzeko 17:00etan, gazte batzarra egingo du Txokoan.
Datorren martitzenean, Oskar Matute elkarrizketatuko dute, 12:00etatik 13:00etara, Radixu Irratian (105.5 FM), Turrune irratsaioan. Barikuan, ordu berean, Pello Urizarri egingo diote elkarrizketa.
Honez gero, 111 lagun dira Laura Mintegi lehendakari izateko bozka postaz emon dutenak.