185 lagun alkartu dira Lekeitioko Ikusgarri aretoan
Ikusgarri zine aretoak hartu zuen barikuan Lekeitioko Udalak antolatuta, bertso jaialdia. Emakumeen lana ikustera emotea helburu, taula gainean Alaia Martin, Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Miren Amuriza bertsolariak alkartu ziren. 185 lagun batu zir...
Ikusgarri zine aretoak hartu zuen barikuan Lekeitioko Udalak antolatuta, bertso jaialdia. Emakumeen lana ikustera emotea helburu, taula gainean Alaia Martin, Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Miren Amuriza bertsolariak alkartu ziren. 185 lagun batu ziren aretoan. Ordu eta laurdenekoa izan zen saioa: gaurkotasunari egin zioten lekua, tartean-tartean umore puntuagaz. Potxuak Martxan emakume taldeak herritarrei eskatutako gaiek ikutu berezia emon zioten jaialdiari.