EH Bilduren programa azaldu dute Markina-Xemeinen
EH Bilduk Goiko Portalean jarri duen bulegoa zabaltzeagaz batera, koalizioaren programaren nondik norakoak azaldu ditu Hizkuntza Normalizazioko sailburugai Iratxe Ibarrak joan den barikuan egin zen kanpaina hasierako ekitaldian. Markina-Xemeingo Udalek...
EH Bilduk Goiko Portalean jarri duen bulegoa zabaltzeagaz batera, koalizioaren programaren nondik norakoak azaldu ditu Hizkuntza Normalizazioko sailburugai Iratxe Ibarrak joan den barikuan egin zen kanpaina hasierako ekitaldian. Markina-Xemeingo Udaleko zinegotzi Josune Baskaranek aurkezpenagaz hasi zen ekitaldia, eta Lorea eta Naroa musikarien doinuekin amaitu. Kanpainak irauten duen bitartean, ekitaldi gehiago egongo dira Markina-Xemeinen. Horrela, urriaren 16an, Dani Maeztu eta Andoni Rojoren mitina egongo da.