Abortuaren gaineko filma emongo du eguen iluntzean Lekeitioko emakume taldeak
Cuatro meses, tres semanas y dos dias pelikula emongo dute Potxuak Martxan emakume taldekoek, eguenean, 19:00etan, kultur etxean. Espainiak Abortuaren Legea aldatuko dutela-eta aukeratu dute Cristian Mungiuren lana. Pelikulak, abortua debekatuta zegoen...
Cuatro meses, tres semanas y dos dias pelikula emongo dute Potxuak Martxan emakume taldekoek, eguenean, 19:00etan, kultur etxean. Espainiak Abortuaren Legea aldatuko dutela-eta aukeratu dute Cristian Mungiuren lana. Pelikulak, abortua debekatuta zegoen garaian, bilatu barik haurdun geratzen diren ikasle biren istorioa kontatzen du. Pelikula, baina, gaia jorratzen joateko hasiera besterik ez da izango. Emakume taldearen helburua, orain arte dauden eskubideak kontuan hartuta, legearen aldaketa horrek zer suposatuko duten gizarteratzea da eta gaiaren inguruko beste ekimen batzuk be antolatuko dituzte.