Domekan ospatuko dute Muniozgurengo V. Artzain Txakurren txapelketa
Ziortza-Bolibarko Muniozgurengo zelaia Artzain txakurrez beteko da domekan; izan be, egun horretan, V: Artzain Txakurren txapelketan parte hartuko dute hainbatek.
12:00etan hasita izango du herritarrak txapelketaz gozatzeko aukera. Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Bizkaitik etorritako txakur eta horien jabeak batuko dira bertan. Gipuzkoatik, hain zuzen be, Jesus Mari Plazaola eta haren txakur Gure eta Jabier Zubiaurre eta Txiki txakurra izango dira.
Nafarroatik, ostera, Jose Antonio Alustiza Txiki txakurragaz eta Jorge Oteiza Azeri txakurragaz joango dira Ziortza-Bolibarrera. Azkenik, Bizkaiko hiru parte hartzaile izango dira: Jose Ramon Garcia eta Luna txakurra, Enrique Mendiguren eta Riki txakurra eta Jose Urien eta Bizkai txakurra.
Txapelketa bukatuta, bazkaria eta erromeria izango dute aukeran.