Edukiz bete-bete, «festibaleko izar batek» irekiko du gaur Marabilli
Marabilli festibala gaur aterako da oihal atzetik. Ohiko jaialdietatik aldenduta, edukinez, solasaldiz eta herritarren parte hartzeagaz bete-bete dator. Egitarau osoa modura, indartsu hasiko da bidea egiten. Manuel Elu eta Kresala Musika Bandaren saioak Sormena hamar minututan solasaldiari egingo dio tartea, 20:30ean. Formatu bereziagaz, orain arte egin ez den moduan, berriketan ariko dira Maialen Lujanbio, Alex Angulo, Felix Beristain, Xabier Iriondo eta Mikel Urmeneta. Kofradia Zaharrak hartuko du ekimena. «Festibaleko izarretako bat izango da. Hasteko modu bikaina», esan du Kirmen Uribek Manuelisten izenean. Zapatuan, 19:00etan, Aitzol Aramaiori omenaldia egingo diote, Bide Oneran, Zine Galan. Ugaitz Alegria, Ana Elordi eta Ainere Tolosak aurkeztuta, Bypass pelikularen estreinaldia egingo da, zuzendaria eta aktoreak bertan daudela.Aitzol Aramaio film laburren lehiaketako lan finalistak emongo dira ikusgai. Sarrera batzuk, agortuta Sarreren salmenta martxa onean doa. Tribute to Aitzol kontzertuko sarrera guztiak saldu dira, eta zapatuko galakoak be oso martxa onean doaz, bai eta Marlango eta Ruper Ordorikaren kontzertuetakoak be. Sarrera barik ez geratzeko, hortaz, ahalik eta arinen eskuratzea komeni dela esan dute antolatzaileek: Kafe Antzokian eta Zurrumurrun daude eskura.
Marabilli festibala gaur aterako da oihal atzetik. Ohiko jaialdietatik aldenduta, edukinez, solasaldiz eta herritarren parte hartzeagaz bete-bete dator. Egitarau osoa modura, indartsu hasiko da bidea egiten. Manuel Elu eta Kresala Musika Bandaren saioak Sormena hamar minututan solasaldiari egingo dio tartea, 20:30ean. Formatu bereziagaz, orain arte egin ez den moduan, berriketan ariko dira Maialen Lujanbio, Alex Angulo, Felix Beristain, Xabier Iriondo eta Mikel Urmeneta. Kofradia Zaharrak hartuko du ekimena. «Festibaleko izarretako bat izango da. Hasteko modu bikaina», esan du Kirmen Uribek Manuelisten izenean.
Zapatuan, 19:00etan, Aitzol Aramaiori omenaldia egingo diote, Bide Oneran, Zine Galan. Ugaitz Alegria, Ana Elordi eta Ainere Tolosak aurkeztuta, Bypass pelikularen estreinaldia egingo da, zuzendaria eta aktoreak bertan daudela.Aitzol Aramaio film laburren lehiaketako lan finalistak emongo dira ikusgai.
Sarrera batzuk, agortuta
Sarreren salmenta martxa onean doa. Tribute to Aitzol kontzertuko sarrera guztiak saldu dira, eta zapatuko galakoak be oso martxa onean doaz, bai eta Marlango eta Ruper Ordorikaren kontzertuetakoak be. Sarrera barik ez geratzeko, hortaz, ahalik eta arinen eskuratzea komeni dela esan dute antolatzaileek: Kafe Antzokian eta Zurrumurrun daude eskura.
