Elikadura makrobiotikoaren gaineko hitzaldia emongo du Jabier Arozenak Markina-Xemeinen
Elikadura makrobiotikoaren gaineko hitzaldia eskainiko du Jabier Arozena, Unibertsitateko irakasle, biologo eta dietetika eta elikaduran adituak, urriaren 24an, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Arozena, aitzindaria da Euskal Herriko makrobiotikan. Best...
Elikadura makrobiotikoaren gaineko hitzaldia eskainiko du Jabier Arozena, Unibertsitateko irakasle, biologo eta dietetika eta elikaduran adituak, urriaren 24an, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Arozena, aitzindaria da Euskal Herriko makrobiotikan. Bestalde, lau egunetako sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa be emongo dute Arretxinagan, Nerea Elgezua eta Simone Begiristain EHUko Makrobiotika Eskolako ikasleek. Ikastaroa, urriaren 27an, eta azaroaren 3an, 17an eta 24an emongo da, eta parte hartu nahi duenak, urriaren 20ra arte edukiko du, Alarabi bedar-dendan eta Uhagon kulturgunean, izena emoteko aukera.