Giro ederrean egin dute Lekeition Multikirol Proiektuko lehen irteera
Lumentza Mendi Taldeak lagunduta, giro ederrean egin zuten Multikirol Proiektuaren barruko mendi irteera, Lehen Hezkuntzako ikasle eta gurasoek. Eurekin egin zuten ibilbidea bai eta kirol batzordeko partaideek eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik. I...
Lumentza Mendi Taldeak lagunduta, giro ederrean egin zuten Multikirol Proiektuaren barruko mendi irteera, Lehen Hezkuntzako ikasle eta gurasoek. Eurekin egin zuten ibilbidea bai eta kirol batzordeko partaideek eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik. Ibilbidean bertoko arbolak ezagutu eta identifikatu zituzten, eta lehiaketa alde batera utzita, guztiak batera, Talaiara ailegatu ziren, askok ezagutzen ez zituzten bidezketatik. Heziketa eta kirola bat egin zituen ekimenak.