I. Nanoipuin lehiaketa ipini du martxan Ondarroako Udal Euskara Batzordeak
I. Nanoipuin lehiaketa ipini du martxan Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak. Lanak hilaren 25era arte aurkeztu ahal dira. Gaia libre dela, nanoipuin bi bidali ahal ditu egile bakoitzak, gehienez 140 karakterekoak. Ana Urkiza eta Lerie Bilbao idazlea...
I. Nanoipuin lehiaketa ipini du martxan Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak. Lanak hilaren 25era arte aurkeztu ahal dira.
Gaia libre dela, nanoipuin bi bidali ahal ditu egile bakoitzak, gehienez 140 karakterekoak.

Ana Urkiza eta Lerie Bilbao idazleak izango dira epaileak: eurek aukeratuko dituzte ipuinik onenak, kontakizunik landuenak eta literatur baliorik handiena daukatenak; hiru danetara.
Lehen saria 400 eurokoa izango da, bigarrena 200goa eta hirugarrena 100ekoa. Lanak mrey@ondarroakoudala.net-era bidali behar dira, ezizen bategaz sinatuta. Izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono-zenbakia ere bidali behar dira.