Mutrikuarrak mutrikuarren kontra
Azkenean ere SBB Mutrikuarrak taldea eta Mutriku FT aurrez aurre neurtu dira; bi taldeen arteko partiduak San Miguel futbol zelaia txiki utzi zuen eta partidua berdinketarekin amaitu zen (1-1). Zapatua egun handia izan zen Mutrikun. Eta ez jai berezir...
Azkenean ere SBB Mutrikuarrak taldea eta Mutriku FT aurrez aurre neurtu dira; bi taldeen arteko partiduak San Miguel futbol zelaia txiki utzi zuen eta partidua berdinketarekin amaitu zen (1-1).
Zapatua egun handia izan zen Mutrikun. Eta ez jai berezirik zegoelako. Bai aldiz hitzordu garrantzitsu bat: Mutriku FT eta SBB Mutrikuarrak futbol taldeak aurrez aurre neurtzen ziren. Eguna bera «polita» eta «ilusioz betetakoa» izan zela esan du Xabi Ulazia SBB Mutrikuarrak taldeko lehenengo lehendakari izan zenak. Jai giroan bizi izan zuen herriak bi taldeen arteko partidua. Eta futbol zelaia herritarrez beteta zegoela, kirolariak zelaia zapaldu zuten. Ulaziak ohorezko momentua ere eduki zuen.
Izan ere, bera izan zen ohorezko sakea agin zuena. «SBB Mutrikuarrak taldean lan asko egin dut eta hori eskertzeko ohore hori eduki nuen zapatuan». Ulaziak gaineratu du «ondo» egindako lan guztia eskertu diotela. «Pozik nengoen, ilusionatuta. Eta asko eskertzen diet niri egindako oparia egin izana». Partidua berdinketarein (1-1) amaitu bazen ere, herritarrak, kirolariak zein ikuslegoa, ikusitagoarekin gustora geratu ziren. «Jai bat bezala bizi izan genuen», dio Ulaziak. Denaren gainetik, guztiek, bai alde batekoek zein bestekoek, ezaugarri komun bat daukate: Mutrikuren izenean jokatzea.


