XXVII. Zaldi-Mando proben sariketa egingo dute egunotan
Barikutik hasi eta astelehenera bitartean, zaldi-mando probak hartuko dituzte Ispasterren. Hogeita zazpigarren urtea da proba horiek herrian ospatzen direna, eta, aurton, hiru egunetan ariko dira norgehiagoka parte hartzaileak: barikuan, domekan eta astelehenean, hain zuzen be. Hamar lagunek parte hartuko dute, guztira, zaldi-mando proben sariketan. Guztiek izango dute sariren bat edo beste; izan be, 10 sari banatuko dituzte<. Horiez gain, Lea-Artibaikoek sari bereziak izango dituzte aukeran. Parte hartu nahi duenak hainbat baldintza bete beharko ditu; besteak beste, Ispasterko harria erabili beharko du, eta, gainera, abereen oinarrizko pisua 400kg-koa izan beharko da. Parte hartzaileak Urriak 12, barikua. Gur-Lur jatetxeak (Gatika), Maider Uriartek (Aulesti) eta Erauskinek (Mañu) parte hartuko dute, 21:00etan hasita. Urriak 14, domeka. Imanolek (Hernani), Aixerdik (Berriatua), Asier Urzaak (Kortezubi) eta Gaizka Lopezek (Laudio) parte hartuko dute, 18:00etatik aurrera. Urriak 15, astelehena. Juan Uriarteren Koba (Aulesti), Arestiren(Laukiz) eta Juan Martiarturen (Aulesti) zaldiak ariko dira norgehiagoka, 21:00etatik aurrera. Sariak Sari orokorrak. Guztira, 10 sari banatuko dituzte: - 1. saria: 750 euro, manta eta txapela. - 2. saria: 650 euro. - 3. saria: 575 euro. -4. saria: 525 euro. - 5. saria: 500 euro. - 6. saria: 474 euro. - 7. saria: 450 euro. - 8. saria: 425 euro. - 9. saria: 400 [...]
Barikutik hasi eta astelehenera bitartean, zaldi-mando probak hartuko dituzte Ispasterren. Hogeita zazpigarren urtea da proba horiek herrian ospatzen direna, eta, aurton, hiru egunetan ariko dira norgehiagoka parte hartzaileak: barikuan, domekan eta astelehenean, hain zuzen be.
Hamar lagunek parte hartuko dute, guztira, zaldi-mando proben sariketan. Guztiek izango dute sariren bat edo beste; izan be, 10 sari banatuko dituzte<. Horiez gain, Lea-Artibaikoek sari bereziak izango dituzte aukeran.
Parte hartu nahi duenak hainbat baldintza bete beharko ditu; besteak beste, Ispasterko harria erabili beharko du, eta, gainera, abereen oinarrizko pisua 400kg-koa izan beharko da.
Parte hartzaileak
Urriak 12, barikua. Gur-Lur jatetxeak (Gatika), Maider Uriartek (Aulesti) eta Erauskinek (Mañu) parte hartuko dute, 21:00etan hasita.
Urriak 14, domeka. Imanolek (Hernani), Aixerdik (Berriatua), Asier Urzaak (Kortezubi) eta Gaizka Lopezek (Laudio) parte hartuko dute, 18:00etatik aurrera.
Urriak 15, astelehena. Juan Uriarteren Koba (Aulesti), Arestiren(Laukiz) eta Juan Martiarturen (Aulesti) zaldiak ariko dira norgehiagoka, 21:00etatik aurrera.
Sariak
Sari orokorrak. Guztira, 10 sari banatuko dituzte:
– 1. saria: 750 euro, manta eta txapela.
– 2. saria: 650 euro.
– 3. saria: 575 euro.
-4. saria: 525 euro.
– 5. saria: 500 euro.
– 6. saria: 474 euro.
– 7. saria: 450 euro.
– 8. saria: 425 euro.
– 9. saria: 400 euro.
– 10. saria: 350 euro.
Lea-Artibai eskualdekoak.
– 1. saria: 120 euo.
– 2. saria: 96 euro.
– 3. saria: 90 euro..