Kometen tailerrak oso erantzun ona eduki du
Arrakastatsua izan zen Kometen Tailerra aurreko zapatuan. Arrigorri hondartzan egin zen, proba modura, eta asko gustatu zitzaien herriko ume zein gurasoei. Giro ederragaz, udako giroan legez, lagun asko batu zen tailerra ikustera, eta asko izan ziren e...
Arrakastatsua izan zen Kometen Tailerra aurreko zapatuan. Arrigorri hondartzan egin zen, proba modura, eta asko gustatu zitzaien herriko ume zein gurasoei.
Giro ederragaz, udako giroan legez, lagun asko batu zen tailerra ikustera, eta asko izan ziren etxean zeuzkaten kometak hartu eta tailerrekoekin batera beren kometak hegan jartzera hondartzara joan zirenak. Erantzunagaz «gustura» azaldu dira bai antolatzaileak eta baita Bolau taldea be. «Asko gustatu da, eta orain, zaletasuna indartzea da helburua».