Ondarroako Udalak bi urteko plana landu du Alleriko padura berreskuratzeko
Alleriko padura eta Artibai erreka ondoko ibai-basoa berreskuratuko ditu Ondarroako Udalak. Horretarako bi urteko plana landu du udaleko ingurumen batzordeak, inguru hartako biodibertsitatea handitzea helburu. Egitasmoak bi ekimen barneratuko ditu. All...
Alleriko padura eta Artibai erreka ondoko ibai-basoa berreskuratuko ditu Ondarroako Udalak. Horretarako bi urteko plana landu du udaleko ingurumen batzordeak, inguru hartako biodibertsitatea handitzea helburu.
Egitasmoak bi ekimen barneratuko ditu. Allerin padura berreskuratzen hastea izango da egiteko bat, lur hormak kendu eta ur filtrazioak bultzatuta. Izan be, Alleriko padura gehiena lehortuta eta lurrez beteta dagoela emon dute jakitera batzordekideek. Udalaren asmoa lur horietako batzuk padurari itzultzea da.
Ibaiondoko eta Zaldupeko ibai ertzetan basoa berreskuratzea izango da bigarren ekimena. Ur ertz horiek dira Ondarroan urbanizatu barik dauden erreka albo ia bakarrak, baina nahikoa hondatuta daude,
Horrek lan guzti horrek ingurumen teknikari adituek zuzenduko dituzte. Lanak eurak, baina, bolondresen bidez egingo dira. Neguan egingo dituzte lehen landaketak. Laguntza emon nahi dutenek komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita emon ahal dute izena.