Amets Txurrukak talde berria dauka: Caja Rural
Urtebeterako kontratua sinatu du Etxebarriko txirrindulariak. Albistea atzo bertan baieztatu zuen Ipar Kutxak eta gaur Bilbon aurkeztuko dute. Informazio iturri ezberdinen arabera, Euskalteletik kanporatua izan eta gero, Caja Rural taldea zen Txurrukak eskura zuen aukera bat.
