Energia aurrezteko erreguladoreak ipiniko dizkiote kaleko argiei
Ondarroako Udalak kaleko argien fluxua moldatu ahal izango du hamendik aurrera, egunaren eta orduaren arabera. Kale batzuetako argiek erreguladoreak edukiko dituzte. Argi gutxiago behar denean, hortaz, argiaren intentsitatea txikitu egingo da, eta argi...
Ondarroako Udalak kaleko argien fluxua moldatu ahal izango du hamendik aurrera, egunaren eta orduaren arabera. Kale batzuetako argiek erreguladoreak edukiko dituzte. Argi gutxiago behar denean, hortaz, argiaren intentsitatea txikitu egingo da, eta argi gehiago behar denean, handitu. Sistema horregaz energia eta dirua aurreztea aurreikusten du Ondarroako Udalak.
25 farola puntuz puntu kontrolatzeko sistema bat be ipiniko da, aproba modura. Udalak jakitera emon duenez, udaletxeko teknikariek farola bakoitza ordenagailuz kontrolatu ahla izango dute. Hori horrela, momentuan jakin ahal izango dute farolaren batek arazoren bat daukala.