Iaz baino 1.000 erromes gehiagok hartu dute ostatu Markina-Xemeingo Santiago Bideko aterpetxean
Gero eta erromes gehiagok hartzen dute ostatu Santiago Bideko Markina-Xemeingo aterpetxean. Irailaren 30ean itxi zuten, Karmeldarren komentuan kokatzen den erromesentzako aterpeak, eta danetara, aurten, 4. 486 erromes pasatu dira bertatik. Markina-Xeme...
Gero eta erromes gehiagok hartzen dute ostatu Santiago Bideko Markina-Xemeingo aterpetxean. Irailaren 30ean itxi zuten, Karmeldarren komentuan kokatzen den erromesentzako aterpeak, eta danetara, aurten, 4. 486 erromes pasatu dira bertatik.
Markina-Xemeingo aterpetxea kudeatzen duen Bizkaiko Santiago Bideko Lagunen Elkarteak jakitera emon duenez, hilabeterik jendetsuenak uztaila, abuztua eta iraila izan dira. Horrela, abuztuan, esate baterako, 1.046 lagunek egin zuten lo bertan.
2007an zabaldu zituen ateak estreinako aterpetxeak, eta 1.534 erromes pasatu ziren orduan bertatik. Kopuru hori gorantz joan da urtez urte. Santiago Bideko Lagunen Elkartekoek adierazi dutenez, gero eta gehiago dira Iparraldeko bidea aukeratzen duten erromesak. Horrela, iaz 3.395 izan ziren bisitariak, eta aurten horiek baino 1.091 gehiago.
Markina-Xemeindik pasatu diren erromes gehienak atzerritarrak izan dira, %57, eta batez be Frantziatik, Alemaniatik eta Italiatik etorri dira. Besteak, ostera, Katalunia, Madrid eta Valentziakoak izan dira batez be.