Lekeitioko emakumeen ekarpenak plazaratzeko ikerketa beka atera du Lekeitioko Udalak
Lekeitioko emakumeek herriari egindako ekarpenak plazaratzeko asmoz, ikerketa beka atera du Lekeitioko Udalak. Beka, 4.000 eurokoa da, eta bere iraupena, gehienez sei hilabetetakoa izango da. Beka, norbanakoek zein horretarako osotutako lantaldeak jaso...
Lekeitioko emakumeek herriari egindako ekarpenak plazaratzeko asmoz, ikerketa beka atera du Lekeitioko Udalak. Beka, 4.000 eurokoa da, eta bere iraupena, gehienez sei hilabetetakoa izango da. Beka, norbanakoek zein horretarako osotutako lantaldeak jaso dezake. Izen emotea eta dokumentuen aurkezpena Lekeitioko udaletxeko erregistroan egin behar da. Aurkezteko azken epea azaroaren 16a izango da, 14:00ak arte.