Udan agertu zen kanoiaren indusketa lanak hasi ditu Lekeitioko Udalak
Uztailean aurkitu zuten kanoiaren indusketa lanak hasi zditu gaur Lekeitioko Udalak. Udaleko Ondare Lantaldeko bolondresak, Bizkaiko Foru Aldundiko Jose Manuel Mates Luke arkeologoaren zuzendaritzapean jarri dira lanean, eta Ondare langileak eta Albert...
Uztailean aurkitu zuten kanoiaren indusketa lanak hasi zditu gaur Lekeitioko Udalak. Udaleko Ondare Lantaldeko bolondresak, Bizkaiko Foru Aldundiko Jose Manuel Mates Luke arkeologoaren zuzendaritzapean jarri dira lanean, eta Ondare langileak eta Alberto Santana Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Etnografikoaren zuzendaria be bertan egon dira.
Ingurua mugatu eta kanoia zein inguruko aztarna guztien azterketa egin dute. Oraingoz, Lekeition aurkitzen diren beste kanoiekin alderatuta, desberdina dela ikusi dute, «finagoa eta luzeagoa». Bi metro inguru ditu luzeran eta 12-18ko kalibrea izan dezake. Orain, kanoi hau zergatik abandonatu zuten aztertuko dute, halandabe, dirudienez, XVIII. mendeko kanoi bat izan daitekeela aitatu dute adituek.