1.500 urteko Lekeitio gogora ekarriko du Alberto Santanak
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Alberto Santana historialari eta Bizkaiko Diputazioko Ondare Etnografikoaren Zuzendariak Lekeitio, 1500ean zelakoa zen azalduko du gaur, 19:30ean kultur etxean. Hitzaldiaren ondoren, Andra Mari Elizara joan eta...
Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Alberto Santana historialari eta Bizkaiko Diputazioko Ondare Etnografikoaren Zuzendariak Lekeitio, 1500ean zelakoa zen azalduko du gaur, 19:30ean kultur etxean. Hitzaldiaren ondoren, Andra Mari Elizara joan eta erretaularen azterketa egingo da Santanaren gidaripean. Horretarako, parte hartzaile bakoitzak kataloxa batzuk ekartzea komenigarria litzatekeela adierazi dute antolatzaileek.
Gaurko bisitagaz gain, zapatuan, beste bisita gidatu bi egingo dira Andra Maria Elizara Olgi Dolaragaren eskutik, bat 10:30ean euskaraz, eta bestea 17:00etan, gaztelaniaz. Topagunea, Turismo Bulegoa izango da. Lekeitioko Andra Maria Eliza Bizkaiko Erdi Aro Berantiarreko adibide bikainetako bat da, hiru habeartez osatutako gotiko monumentala.