Lekeition desagertutako gizonaren argazkia zabaldu du Ertzaintzak
Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du astelehenean Lekeition desagertutako 83 urteko gizonezkoa aurkitu ahal izateko. Horretarako, Gabino Arando Alberdi desagertutako gizonaren argazkia zabaldu du herrian, bertako bizilagunek Arandori buruzko info...
Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du astelehenean Lekeition desagertutako 83 urteko gizonezkoa aurkitu ahal izateko. Horretarako, Gabino Arando Alberdi desagertutako gizonaren argazkia zabaldu du herrian, bertako bizilagunek Arandori buruzko informazioa emoteko aukera izan dezaten.
Argazkia zabaltzeaz gain, SOS Deiak- eko telefonoa (112) be gogorarazi gura izan diote Lekeitioko herritarrei.
Erreskate-lanak martxan
Hain zuzen be, Ertzaintzaren esanetan, gizonezkoa betiko legez astelehen arratsaldean kalera atera zen, Lekeition, pasiatzera. Baina ez zen etxera itzuli. Hori dela eta, martitzenean bilaketa lanak abian jarri zituzten Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuek eta, oraindik be, erreskate-lanekin jarraitzen dute. Horretarako, mendiko taldea, helikopteroa eta Berrozi eta Elorrioko txakur taldea koordinatu dituzte.
Besteak beste, ondoko lekuetan ari dira gizonezkoaren bila: Santa Katalina itsasargia, kostaldea eta Otoio eta Lumentza mendi inguruak.