Rokodromoa eraikiko du Markina-Xemeingo Udalak Atxondo kiroldegian
Rokodromo bat egingo du Markina-Xemeingo Udalak Atxondo kiroldegian. Lanak gaur hasi dira, eta aste amaierarako amaituta egongo direla aurreikusten dute. Kirol Batzordean sortu zen rokodromoa egiteko ideia. Atxondo kiroldegiko skuash pista kendu eta ro...
Rokodromo bat egingo du Markina-Xemeingo Udalak Atxondo kiroldegian. Lanak gaur hasi dira, eta aste amaierarako amaituta egongo direla aurreikusten dute. Kirol Batzordean sortu zen rokodromoa egiteko ideia. Atxondo kiroldegiko skuash pista kendu eta rokodromo bihurtuko dute. Rokodromoak 100 metro karratu edukiko ditu, eta bere hiru hormatan eskaladarako panelak joango dira. Koba bategaz eta rapelekin osotuko da. Rokodromoa azarotik aurrera erabilgarri egotea da helburua. Horrela, urriaren 26an, 18:00etan inauguratuko dute. Lanek, 18.400 euroko kostua edukiko dute.