Debabarreneko ekintzaileentzat eta mikroenpresentzat diru laguntzak emango ditu aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programaren baitan, Debabarreneko ekintzaileek eta 2009tik aurrera sortu diren mikroenpresek diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, euren negozioa finkatzeko eta moderni...
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, Gipuzkoa ekiten duen lurralde gisa sustatzeko programaren baitan, Debabarreneko ekintzaileek eta 2009tik aurrera sortu diren mikroenpresek diru-laguntzak eskatzeko aukera dute, euren negozioa finkatzeko eta modernizatzeko proiektuetarako. Diru-laguntzak %75erainokoak izan daitezke, eta kopuru hau %5 igoko da proiektua emakumeek sustatzen badute, eta beste %5 jarduera ekonomia berdea deritzonean sartzen bada.
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da. Interesa dutenak Debegesa Garapen Agentziarekin jar daitezke harremanetan, informazioa osatzeko edota laguntzak tramitatzen laguntzeko, 943 82 01 10 telefonora deituz edota ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.