Kontzertu barrokoa eskainiko dute zapatuan Xemeinen
Martin Alberdik (Organoan), Maddi Txurrukak (tronpetagaz) eta Xemein Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko dute zapatuan, Xemeingo elizan. Barrokoko, eta Erromantizismoko musika, eta Euskal kantu herrikoiak eskainiko dituzte. Xemeingo kontzertua Europ...
Martin Alberdik (Organoan), Maddi Txurrukak (tronpetagaz) eta Xemein Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko dute zapatuan, Xemeingo elizan. Barrokoko, eta Erromantizismoko musika, eta Euskal kantu herrikoiak eskainiko dituzte.
Xemeingo kontzertua Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatzen da. Aurtengo jardunaldiak historiaren garai labur eta bikain bati lotzen dira: Erdi Aroaren bukaera, 50 urteko aldia, 1475 eta 1525 bitartekoa. Garai hori da, hain zuzen be, Xemeingo Andra Mari Jasokundearen eliza handitu zuten garaia, hori dela eta, aukeratu dute parrokia kontzertu berezia egiteko.
Inguru ikusgarri horretan gozatu ahal izango dute entzuleek 19:30ean hasiko den kontzertuagaz. Balio sinbolikoa duen sarrera jarri dute, 3 eurokoa.