Teresa Donearen jaiak ospatuko dira Markina-Xemeinen zapatuan eta domekan
Teresa Donearen jaiak ospatuko dituzte Atxondoa auzoan asteburuan. XVIII. urtez jarraian, Markina-Xemein eta inguruen gaineko margo lehiaketa egingo da. Zapatu goizean, 10:00etatik 13:00etara jarriko dituzte kontrol markak margolanetan, eta 15:00etan b...
Teresa Donearen jaiak ospatuko dituzte Atxondoa auzoan asteburuan. XVIII. urtez jarraian, Markina-Xemein eta inguruen gaineko margo lehiaketa egingo da. Zapatu goizean, 10:00etatik 13:00etara jarriko dituzte kontrol markak margolanetan, eta 15:00etan batuko dira azken lanak Bikale tabernan. Aurten be, nahi duten margo teknika erabili ahalko dute parte hartzaileek: errotuladoreak, argizarizko margoak, edo olioa. Horretarako, bakoitzak, behar dituen tresnak ekarri behar ditu. Margo lehiaketa, 4tik 12 urtera arteko gazteei zuzenduta dago. Sari banaketa, 20:00etan egingo da Bikalen, eta bertan jarriko dituzte ikusgai lehiaketako lan guztiak hilabete osoan.
Jokoak arratsaldean
Arratsaldean jarraituko du jaiak umeen jaialdiagaz. 17:00etan hasita, txokolatada, buruhandiak, txingak eta aulki jokoa egingo dira, eta VI. Dardo Txapelketa jokatuko da. Irabazleek, dardo jokoa eroango dute etxera. Giroa, barriz, Angel Egia musikariak alaituko du.
Domeka goizean be edukiko dute gazteek ondo pasatzeko aukera. 12:00etan buruhandiak aterako dira, eta 12:30ean jokoak egingo dituzte aurreko plazan.