EH Bilduk lortu du boto gehien bertoko herrietan. Ispasterren, Etxebarrian eta Markina-Xemein EAJ nagusitu den arren, gainontzeko hamar herrietan EH Bildu izan da nagusi. Orokorrean abstentzioa 2009an baino txikiagoa izan da.Botoak herririk herri:
Lekeitioko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 2.364, EAJ 1.850, PSE-EE 90, PP 74, Ezker Anitza 24, EB 19, UPyD 2, besteak 28. Baliogabeak 11 eta zuriak 32. Abstentzioa: %23,83 (2009an %28,26).
Ziortza-Bolibarko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 144 boto, EAJ 125, PSE-EE 4 eta PP 3. Abstentzioa: %23,35 (2009an %25,07).
Amorotoko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 127, EAJ 114 eta PSE-EE 2. Abstentzioa: %23,93 (2009an %28,09).
Aulestiko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 260, EAJ 135 eta PSE-EE 3. Abstentzioa: %25,05 (2009an %29,07).
Berriatuko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 334, EAJ 258 eta PSE-EE 10, PP 2 eta UpyD 1. Abstentzioa: %29,66 (2009an %36,40).
Gizaburuagako datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 86 eta EAJ 35. Abstentzioa: %22,98 (2009an %61,15).
Ondarroako datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 2.672, EAJ 1.729, PP 169, PSE-EE 147 eta UPyD 7. 4.898 herritarrek bozkatu dute.Abstentzioa: %30,92 (2009an %32,76).
Munitibarreko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 138, EAJ 125, PP 1 eta PSE-EE 1. Abstentzioa: %23,81 (2009an %28,24).
Ispasterko datuak (%100 zenbatuta): EAJ 245, EH Bildu 200, PP 6, PSE-EE 1 eta UpyD 3. Abstentzioa: %17,68 (2009an %24,57).
Mutrikuko datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 1.204 , EAJ 1.104, PP 83, PSE-EE 122 eta UpyD . Abstentzioa: %32,83 (2009an 37,95).
Markina-Xemeingo datuak (%100 zenbatuta): EAJ 1.251, EH Bildu 1.149 , PP 42, PSE-EE 61 eta UpyD 4. Abstentzioa: %30,90 (2009an %34,23).
Etxebarriako datuak (%100 zenbatuta): EAJ 247, EH Bildu 240, PP 3 eta PSE-EE 9.Abstentzioa: %17,87 (2009an %25,90).
Mendexako datuak (%100 zenbatuta): EH Bildu 148, EAJ 126, PP 1 eta PSE-EE 7. Abstentzioa: %17,33 (2009an %23,97).
Eguneko kronika:
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak ari dira ospatzen gaur. Ondarroan, Amoroton, Berriatuan, Lekeition eta Gizaburuagan herritar askok eman dute botoa goizeko lehen ordurako.
Berriatuan, esaterako, 13:00etarako 270 herritarrek eman dute botoa.
Maribi Ugarteburu eta Unai Urruzuno Bizkaiko eta Gipuzkoako EH Bilduko hautagaiek goizean eman dute botoa. Orokorrean, Lea-Artibai eta Mutrikutik 28.827 hauteslek daukate botoa emateko eskubidea. Horietatik 1.214 atzerrian daude.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 75 legebiltzarkide aukeratuko dituzte herritarrek, 25 herrialde bakoitzean; 1.775.336 hauteslek daukate bozkatzeko eskubidea. Orain arte argitaratu diren inkesta guztien arabera, EAJ eta EH Bildu indar abertzaleek gehiengo handia lortuko dute EAEko parlamentu berrian.
Euskal Autonomi Erkidegora begira, eguerdirako herritarren %14,8k eman dute bota. Araban %14,24, Bizkaian %13,92 eta Gipuzkoan %16,42. Eguerdiko 12:00etarako bozetako parte-hartzea2009ko hauteskundeetan baino 2,4 puntu txikiagoa izan da. Gizaburuagan, esaterako, 2009an 38.85%ek parte hartu zuen. Parte hartze txikiena eduki zuen udalerrietan sartu zen Gizaburuaga, Belauntza (50), Lezo (52.69), Pasaia (53.63) eta San Millánegaz (54.66) batera .
Hauteskunde eguna sare sozialetanTwitterren #u21 hashtagaz ari gara funtzionatzen eta Facebook-eko orrialdean momentuk informazioa eta argazkiak ikusgai daude. Bideoa eta informazio osotua Hitzaren webgunean dago jasota.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.