Ehunka parte hartzaile, eguraldi txarra eta giro on-ona
Euriak ez du ia inor etxean utzi. 771 lagunek emon zuten izena Aulestiko Ermitarik Ermita mendi martxan, eta zapatuan, asko eta asko izan ziren hitzorduagaz bat egin zutenak. Ibilbidea zenbatek egin zuten jakiterik ez badago be, antolatzaileek pentsatu baino askoz …
Euriak ez du ia inor etxean utzi. 771 lagunek emon zuten izena Aulestiko Ermitarik Ermita mendi martxan, eta zapatuan, asko eta asko izan ziren hitzorduagaz bat egin zutenak. Ibilbidea zenbatek egin zuten jakiterik ez badago be, antolatzaileek pentsatu baino askoz jende gehiago egon zen. 08:00etarako batu ziren mendi martxa nagusiko parte hartzaileak. Izena emon barik zegoen bat edo bat be joan zen bertara, eta hornidura gunerik erabili ezin izan bazuten be, ibilbidea egin zuten, «euren kabuz».
10:30ean zeukaten ordua ipinita mendi martxa txikia egin behar zutenek. Asko izan ziren animatu zirenak. Nagusiek modura, euririk barik hasi zuten bidea. Batekoak eta bestekoak uretatik pasatuta ailegatu ziren helmugara eguerdi partean.
Plazan ipintzen den barra be frontoira sartu zuten, aterpearen babesera. «Giro onean» egon zirela baieztatu dute udal ordezkariek.

