Iñaki Arantzamendik brontzea eskuratu du Euskadiko zailtasun eskalada txapelketan
Iñaki Arantzamendi Irueta ondarrutarrak brontzezko domina lortu du Euskadiko zailtasun eskalada txapelketan, nagusien mailan. Donostiako Pio Baroja rokodromoan egin zen aitatutako txapelketa zapatuan. Arantzamendik lortutako podiuma oso garrantzitzua...
Iñaki Arantzamendi Irueta ondarrutarrak brontzezko domina lortu du Euskadiko zailtasun eskalada txapelketan, nagusien mailan. Donostiako Pio Baroja rokodromoan egin zen aitatutako txapelketa zapatuan.
Arantzamendik lortutako podiuma oso garrantzitzua da Aurrera Mendi Taldearentzat eta herriko eskaladarentzat, taldeko arduradunek esan dutenez. «Iñaki denboran dabil gogor entrenatzen eta harrian lanean, eta poliki-poliki emaitzak emoten hasi da hori lan hori».
Joan den hilabetean Araotzen 8B+ mailako bidea kateatzea lortu zuen eskalatzaileak. «Eskaladako goi mailan sartu zaigu, eta gorantz doa bere ibilbidea».
