Jende asko erakarri dute ondarearen inguruko jardunaldiek Markina-Xemeinen
Xemeingo elizako bankuak jendez bete ziren domeka arratsaldean Alberto Santana historialari eta Bizkaiko Diputazioko Ondore Etnografikoaren Zuzendariaren azalpenak entzuteko. 150 lagun zeuden izena emonda, baina, azkenean, 170ek parte hartu zuten hitza...
Xemeingo elizako bankuak jendez bete ziren domeka arratsaldean Alberto Santana historialari eta Bizkaiko Diputazioko Ondore Etnografikoaren Zuzendariaren azalpenak entzuteko. 150 lagun zeuden izena emonda, baina, azkenean, 170ek parte hartu zuten hitzaldian.
Zapatuko kontzertua be jendetsua izan zen. 175 lagun bildu ziren parrokian Xemein Abesbatza, Martin Alberdi eta Maddi Txurrukaren kontzertu barrokoa entzuteko. Jasone Aretxabaletak aurkeztuta, zortzi kanta eskaini zituzten abesbatzak eta musikariek, eta txalo zaparraden ostean, gainera, esker oneko beste abesti bi. Musikagaz gainera, organoaren irudiak tartekatu ziren emanaldian, eskuak eta hankak zelan mugitzen diren erakutsiz.
Dorretxeen bisita gidatuek be harrera ona eduki dute bai herritarren eta bai kanpotarren artean. 40 lagun inguru batu dira bisita bakoitzean, eta bi bisita antolatuta eduki arren, zegoen eskaera ikusita, azkenean lau antolatu behar izan dituzte Uhagon elkarteak eta herri bibliotekak.