Lekeitioko Andra Maria Elizaren erretaula ezagutu dute
Lekeitioko Udala pozik agertu da Europako Ondarearen Jardunaldiekin. Joan den eguenean, 80 lagunetik gora batu ziren kultur etxean Alberto Santanaren hitzaldia entzuteko, eta Lekeitio 1.500 urtean zelakoa zen jakin zuten historialariaren eskutik. Bi or...
Lekeitioko Udala pozik agertu da Europako Ondarearen Jardunaldiekin. Joan den eguenean, 80 lagunetik gora batu ziren kultur etxean Alberto Santanaren hitzaldia entzuteko, eta Lekeitio 1.500 urtean zelakoa zen jakin zuten historialariaren eskutik. Bi orduko hitzaldiaren ondoren, elizako erretaula aztertzera joan ziren guztiak bere xehetasunak ezagutzera. Andra Maria Elizara asteburuan egindako bisitek be erantzun ona eduki dute.