Errezeta elektronikoa martxan hasiko da bihar, Lekeition
Bihartik aurrera, errezeta elektronikoa, e-rezeta, egongo da martxan, Lekeition, Ean, Ispasterren, Munitibarren eta Aulestin. Bost herri hauetan hasiko da, baina, hurrengo hilabeteetan, Lea-Artibai eta Busturialdeko beste udalerri guztietara zabalduko ...
Bihartik aurrera, errezeta elektronikoa, e-rezeta, egongo da martxan, Lekeition, Ean, Ispasterren, Munitibarren eta Aulestin. Bost herri hauetan hasiko da, baina, hurrengo hilabeteetan, Lea-Artibai eta Busturialdeko beste udalerri guztietara zabalduko da sistema barria.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, e-rezeta sistema erabiltzen hasiko diren bost udalerri horietan, guztira, 10.206 lagunek dute Osasun Txartel Indibiduala. Lekeition hiru farmazia-bulego daude, Ean farmazia-bulego bat, eta Aulesti, Ispaster eta Munitibarren botikin bana.