‘Gaur zortzi’ liburua aurkeztu du Karmen Gisasola markinarrak
Aintzane Ezenarrok lagunduta, Karmen Gisasola markinarrak kartzelan idatzitako bere lehen eleberria aurkeztu du Donostian. Alaba erakunde armatu batean militatzera joan zaion ama baten gogoetak hartu ditu abiapuntutzat Gaur Zortzi narrazioan. Askori g...
Aintzane Ezenarrok lagunduta, Karmen Gisasola markinarrak kartzelan idatzitako bere lehen eleberria aurkeztu du Donostian. Alaba erakunde armatu batean militatzera joan zaion ama baten gogoetak hartu ditu abiapuntutzat Gaur Zortzi narrazioan. Askori gertaerak errealak gerta bazaizkie be, ez dela lan autobiografiko bat argi utzi du Gisasolak. «Elkarbizitzarako apustu» moduan definitu du bere nobela. Izan be, borroka armatuaren aldeko hautua egiten duten pertsonen senideen bizipenak dira lanaren abiapuntua. «Iraganeko sufrimendua aztertu barik ez dago geroa eraikitzerik», eta lana, ez dela «inongo kolektiboarentzako mezua» adierazi du idazleak.