Literatur Amuak antolatu du udalak, herriko idazle, musikari eta ikastetxeen ekarpenagaz
Literatur Amuak ekimena prest dauka Ondarroako Udalak. Gaur hasi eta azaroaren 3ra bitartean, literatura izango da protagonista herriko idazle, musikari eta ikastetxeen ekarpenari esker. Udaleko euskara batzordeak literaturaren inguruan antolatzen duen...
Literatur Amuak ekimena prest dauka Ondarroako Udalak. Gaur hasi eta azaroaren 3ra bitartean, literatura izango da protagonista herriko idazle, musikari eta ikastetxeen ekarpenari esker. Udaleko euskara batzordeak literaturaren inguruan antolatzen duen guztia bildu du aste horren baitan. Ekimena azaroko lehenengo asteburuan amaituko da, ikuskizun handi bategaz: Itsasoa Berbetan Literatur galak Kresala dantza taldea, Keu, Joxemari Urteaga, Leire Bilbao, Ana Urkiza eta Mikel Etxaburu alkartuko ditu agertokian.
Azkan ekitaldira ailegatu bitartean, baina, «hainbat amu botako zazkio literaturari herrian», euskara batzordeak esan duenez. Besteak beste, Augustin Zubikarai Nobela beka deialdiaren proiektu barria aurkeztuko dute. Gaur bertan, herriko ikastetxe guztien parte hartzeagaz Letren Jaialdiaren IV. edizioan idazketa rally bat egingo da.