Mutrikuko Udala, bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin bat
Mutrikuko Udalak bat egin du bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin. Udaletxeko balkoian jarritako sinboloarekin gaixotasuna garaiz atzematea ezinbestea dela aldarrikatu du udaleko ongizate sailak. «Udal gobernua hartuaz batera, herriko elkarteei...
Mutrikuko Udalak bat egin du bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin. Udaletxeko balkoian jarritako sinboloarekin gaixotasuna garaiz atzematea ezinbestea dela aldarrikatu du udaleko ongizate sailak. «Udal gobernua hartuaz batera, herriko elkarteei gurekin egoteko gonbitea egin genien, eta hara etorri zen emakume bat minbiziaren gaian lan egiteko prest zegoena», azaldu du Arrate Uranga batzordeburuak. Era horretan, emakume horren bitartez, Donostiako elkarteekin elkarkidetzan, sentsibilizazio kanpaina bat baino gehiago ipini ditu martxan ongizate sailak.
