‘Barrura begiratzeko leihoak’ botako dute zapatuan, Bide Oneran
Txeber Larreategik zuzendu eta Kandido Zubikarai ondarrutarrak parte hartu duen Barrura begiratzeko leihoak filma egongo da ikusgai bihar, Ondarroako Bide Onera zine aretoan. Emonaldia bikoitza izango da: 19:00etan eta 22:00etan botako dute. Zuzendariak emonaldi bietan parte hartuko du. Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da. Lau-bost istorio labur independientez osatuta dago, eta hartara, lau-bost zuzendarik hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatuta egon den errealitate sozial hori modu gizatiar batean erakusteko asmoagaz.
Txeber Larreategik zuzendu eta Kandido Zubikarai ondarrutarrak parte hartu duen Barrura begiratzeko leihoak filma egongo da ikusgai bihar, Ondarroako Bide Onera zine aretoan. Emonaldia bikoitza izango da: 19:00etan eta 22:00etan botako dute. Zuzendariak emonaldi bietan parte hartuko du.
Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala da. Lau-bost istorio labur independientez osatuta dago, eta hartara, lau-bost zuzendarik hartu dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatuta egon den errealitate sozial hori modu gizatiar batean erakusteko asmoagaz.
