Gervasio Sanchez argazkilariaren erakusketa, Lekeitioko Barandiaran aretoan
Desagertuak erakusketa ekarri du Lekeitioko Udalak Barandiaran aretora. Gaur hasi eta azaroaren 5era arte egongo da ikusgai. Desagertuak obrak Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren ibilbide zabalaren lan nagusiena azaltzen du. Bere irudiek, iragana ez ...
Desagertuak erakusketa ekarri du Lekeitioko Udalak Barandiaran aretora. Gaur hasi eta azaroaren 5era arte egongo da ikusgai.
Desagertuak obrak Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren ibilbide zabalaren lan nagusiena azaltzen du. Bere irudiek, iragana ez ahazteko baliozko ondarea osatzen dute.Testigantza kezkagarria da. Ez daudenen hutsune ankerra ekartzen du gogora, eta Hego Amerikako, Asiako eta Europako hamar herrialdetan desagerturiko pertsonen oroimen lurperatua ahanzturatik ateratzeko borrokaren adierazpena da.
1998 eta 2010 bitartean garatu zuen proiektua Sanchezek. «Onartezinezko gehiegikeriek martirizatutako geografia batean, memoria, egia eta justizia errebindikatzeko». Desagertutakoen presentzia oroitzeko, egileak bidaia bihurri bati ekin zion, eta abiapuntua errepresioaren biktimak preso egon ziren zoritxarreko atxiloketa zentroak izan ziren.
Martitzenetik eguenera bitartean, Turismo Bulegotik sartu beharko da Barnadiaran aretoko erakusketara, goizez 10:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara. Barikutik domekara, barriz, sarrera plazatik izango da, eta ordutegia hurrengoa: 12:00etatik-14:00etara eta 18:00etatik eta 20:00etara.