Hilabeteko epea edukiko dute markinarrek udal ortuetan izena emoteko
Hilabeteko epea edukiko dute markinarrek Barroetako futbol zelaiaren inguruan egokituko diren ortu ekologikoetan izena emoteko. Eskariak azaroaren 1etik 30era egin ahalko dira udal bulegoetan. Ortuak, Markina-Xemeinen erroldatuta dauden, eta lursail pr...
Hilabeteko epea edukiko dute markinarrek Barroetako futbol zelaiaren inguruan egokituko diren ortu ekologikoetan izena emoteko. Eskariak azaroaren 1etik 30era egin ahalko dira udal bulegoetan.
Ortuak, Markina-Xemeinen erroldatuta dauden, eta lursail propiorik ez duten herritarrek erabili ahalko dituzte. Lehentasuna edukiko dute baina, beharrik barik dagozanek eta erretiratuek. Horrela, lursailaren %50 beharrik barik dagozanentzat izango da, %25 erretiratuentzat eta %25 gainontzeko herritarrentzat.
Udalak, datorren urterako martxan jarri nahi du proiektua, hori dela eta, ekimena martxan ipini orduko, zenbat herritar interesatuta dauden jakin nahi dute. Halanda be, edozein kasutan, egitasmoa, udal aurrekontuaren eta egoera ekonomikoeran mende egongo dela aditzera emon dute.