Markina-Xemeingo Emeki koralak Madrilen emongo du kontzertua
Espainiako hiriburuan emongo du zapatuan kontzertua Markina-Xemeingo Emeki koralak, 19:45ean. Madrilgo Euskal Etxeak antolatu du emonaldia, eta San Ignacio de Loyola elizan egingo da. Hamabost abestiko errepetorioa prestatu du abesbatzak: kanta gehi...
Espainiako hiriburuan emongo du zapatuan kontzertua Markina-Xemeingo Emeki koralak, 19:45ean. Madrilgo Euskal Etxeak antolatu du emonaldia, eta San Ignacio de Loyola elizan egingo da.
Hamabost abestiko errepetorioa prestatu du abesbatzak: kanta gehienak Euskal Herrikoak izango dira: Maritxu, Isil-isilik, Maitia nun zira, Mutil txaleko gorri, Nere herriko neskatxa maite, Haizeak eta Lainoak. Bigarren atal batean, gaztelerazko eta ingelerazko abestiak kantatuko dituzte, ingelerazkoak pop erakoak izango dira, eta koreografiagaz lagunduko dituzte.
«Gogo handiagaz goaz Madrilera, ondo-ondo pasatzeko asmoagaz», esan du Yolanda Loira zuzendariak.
Hamahiru laguneko taldea
Lehenengoz urtengo dute Euskal Herritik, eta aurrera begira, urtean behin bada be, kanpora joateko helburua ipini dute. Zapatuan aterako dira bidaian, eta domekan egingo dute buelta.
2008 urtean sortu zen Emeki korala. Loiraren zuzendaritzapean, hamabi koralista daude taldean, markinarrak danak.
