Markina-Xemeingo rokodromoaren inaugurazioa atzeratu dute
Barikuan egitekoa zen rokodromoaren inaugurazioa atzeratu egin du Markina-Xemeingo Udalak. Egitura muntatu dute, baina margotu eta argiteria jartzea falta da oraindik. Azaroaren hasieratik jarri nahi zuen udalak rokodromoa herritarren eskura, baina azk...
Barikuan egitekoa zen rokodromoaren inaugurazioa atzeratu egin du Markina-Xemeingo Udalak. Egitura muntatu dute, baina margotu eta argiteria jartzea falta da oraindik. Azaroaren hasieratik jarri nahi zuen udalak rokodromoa herritarren eskura, baina azken ordukoak direla eta, ezinezkoa izan da. Halandabe, azken ikutuak egin eta azaroaren erdi ingururako zabaltzea espero dute