Ondarroa 2020 hausnarketa prozesua martxan ipini du udalak
Garapen ekonomikoaren gaineko hausnarketa egiteko prozesua jarriko dute martxan, udalerriaren garapen ekonomikoagaz lotutako erronka nagusiak identifikatzea helburu. Diagnostikoa egin ostean, horretarako estrategiak proposatuko dituzte partaideek. Proz...
Garapen ekonomikoaren gaineko hausnarketa egiteko prozesua jarriko dute martxan, udalerriaren garapen ekonomikoagaz lotutako erronka nagusiak identifikatzea helburu. Diagnostikoa egin ostean, horretarako estrategiak proposatuko dituzte partaideek. Prozesuak 2013-2020 epealdia hartuko du kontuan.
Hiru eragile nagusi egongo dira hausnarketa prozesuan, Lea Artibai Garapen Agentzia, Elhuyar eta Ondarroako Udala. Herritarren ekarpenak be jasoko dituzte.
Prozesuaren antolaketari dagokionez, hausnarketa estrategikoa bi arloren inguruan egingo da: Industria-Arrantza eta Merkataritza-Turismoa. Horren harira, lanerako guneak hiru izango dira: batean arlokako bi lan taldeak batuko dira, merkataritza eta arrantza sektoreetako kideak. Besteak, kontraste taldeak barneratuko ditu, era guztietako herritarrak batzeko. Amaitzeko, garapen batzordea egongo da: prozesua bera dinamizatzen duten erakundeak batuko dira hor, jarraipena eginaz.
Parte hartzeko modua
Hausnarketa prozesua ondo hasi dadin, «herritarrak prozesu honetan parte hartzera animatu nahi ditu udalak», Ondarroaren etorkizuna danon esku baitago.
Prozesu horretan parte hartu nahi duenak Industria-Arrantza edo Merkataritza-Turismoa lan taldeen artean aukeratu beharko du. Bi modutan ahalko du izena emon: komunikazioa@ondarroakoudala.net helbidera idatzita edo udaleko 94-683 36 76 telefono zenbakira deituta.