Perretxiko erakusketa egongo da domekan Lekeitioko kontzijopean
Mikologia jardunaldiak antolatu ditu astebururako Aittitta Txiki kultur taldeak. Astean zehar ikastola eta eskoletan hitzaldiak emon dituzte umeentzat, zapatu domekan barriz, perretxikotan joan eta erakusketa antolatuko dute. Zapatuan 09:00etan irtengo...
Mikologia jardunaldiak antolatu ditu astebururako Aittitta Txiki kultur taldeak. Astean zehar ikastola eta eskoletan hitzaldiak emon dituzte umeentzat, zapatu domekan barriz, perretxikotan joan eta erakusketa antolatuko dute.
Zapatuan 09:00etan irtengo dira Aittitta Txikikoak perretxikoen bila Nautika aurretik. Batzen duten guztia, gero, Zornotzara eroango dute bertan, mikologo batek, sailkapena egiteko. Nahi dutenek baina, euren kontura batu ahal dituzte perretxikoak, eta gero, 13:30etik 14:00etara eroan ahal dituzte Nautika aurrera, Aittitta Txiki elkartekoek Zornotzara eroateko. Bariku iluntzean be, Nautikan egongo direla gaineratu dute kultur taldekoek.
Batutako perretxiko guztiak Zornotzan sailkatu ondoren, Lekeitiora ekarriko ditu elkarteak, barriro, eta halan, perretxiko erakusketa jarriko dute ikusgai domekan, 11:00etatik 14:00etara,