28. Okelar anaiak Bertsopaper lehiaketarako lanak azaroaren 30era arte aurkez daitezke
Mutrikuko Bertso Eskolak prest dauka 28. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa. Bertsoen neurria, doinua eta gaia libreak izango dira. Gazteek (16 urtera artekoak) gutxienez 3 bertso edo 6 kopla eta helduek (17 urtetik aurrerakoak) gutxienez 6 bertso ...
Mutrikuko Bertso Eskolak prest dauka 28. Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa. Bertsoen neurria, doinua eta gaia libreak izango dira. Gazteek (16 urtera artekoak) gutxienez 3 bertso edo 6 kopla eta helduek (17 urtetik aurrerakoak) gutxienez 6 bertso egin beharko dituzte. Lanak helbide honetara bidali behar dira: mutrikube@gmail.com-era posta elektronikoz edo Luardo Etxera (Barrenkalea, z/g) 20830 Mutriku (Gipuzkoa-Euskal Herria), Okelar anaiak bertsopaper lehiaketa Mutrikuko Bertso Eskola idatzita. Azaroaren 30era arteko epea dago lanak aurkezteko.
