Garbigunean lapurretan egiteagatik bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
12:00ak inguruan izan da atxiloketa. Ertzaintzak Markina-Xemeingo garbigunearen atzeko aldean aparkatuta zegoen forgoneta bat ikusi dute eta garbigunean bi lagun. Ertzaintzaren esanetan atxilotuak edukiontziak zabaltzen eta objetuak biltzen zebiltzan. ...
12:00ak inguruan izan da atxiloketa. Ertzaintzak Markina-Xemeingo garbigunearen atzeko aldean aparkatuta zegoen forgoneta bat ikusi dute eta garbigunean bi lagun. Ertzaintzaren esanetan atxilotuak edukiontziak zabaltzen eta objetuak biltzen zebiltzan. Besteak beste, bi lagunek ordenagailu baten memoria, dvd batzuk eta altzairuzko barra bat zuten eskuartean.
Bi lagunak indarrez garbigunean sartu eta lapurretan egiten saiatzeagatik atxilotu ditu Ertzaintzak. Furgoneta lekuan bertan ibilgetu dute, segururuk ez edukitzearren.