Paranoia taldeak Kafe Antzokia txiki laga du
300 lagunetik gora egon ziren zapatuan Paranoia taldeak Ondarroako Kafe Antzokian eskainiĀ zuen kontzertuan. Adin tarte guztietako publikoa egon zen eta taldeko kideak be “gustora eta pozik” geratu zirela esan zuten. Taldeak 20. urteurrena...
300 lagunetik gora egon ziren zapatuan Paranoia taldeak Ondarroako Kafe Antzokian eskainiĀ zuen kontzertuan. Adin tarte guztietako publikoa egon zen eta taldeko kideak be “gustora eta pozik” geratu zirela esan zuten. Taldeak 20. urteurrena ospatzeko egin zuen kontzertua eta giroa “paregabea” izan zela gaineratu dute. “Ez genuen espero horrenbeste jende etortzea”, adierazi dute.
Aurrera begira kontzertu gehiago ematea aurreikusten ez badute be, Paranoiako kideek ateak ez dituztela ixten aurreratu dute.