2012-2013 denboraldiko taldeak aurkeztu ditu Lekeitioko Marierrota Boleibol Taldeak
Marierrota Boleibol Taldeak 2012-2013 denboraldirako taldeen aurkezpena egin du. Aurkezpen eguna, Bizkaiko Eskolarteko lehenengoko jardunaldiarekin batera antolatu zuten Marierrotakoek. Getxoko Aixerrota taldekoak izan dira aurtengo aurkezpenean Lekeit...
Marierrota Boleibol Taldeak 2012-2013 denboraldirako taldeen aurkezpena egin du. Aurkezpen eguna, Bizkaiko Eskolarteko lehenengoko jardunaldiarekin batera antolatu zuten Marierrotakoek. Getxoko Aixerrota taldekoak izan dira aurtengo aurkezpenean Lekeitioko taldekoekin jokatu dutenak. Bertaratu zirenak giro ezin hobea eta emozio handiko partidak ikusteko aukera izan zuten.
70 jokalari
Aurtengo denboraldirako 70 jokalarik eman dute izena boleibolean jokatzeko eta guztira bost talde osatuko dituzte Marierrotakoek: Bi talde gaztetxoen mailan (infantiletan), bi talde gazte mailan (kadeteetan) eta nagusien talde bat.
Zortzi entrenatzaileen artean banatuko dituzte entrenamendu eta partiduen prestaketa ardurak, hauetako hiru entrenatzaile jokalari ohiak dira gainera eta Marierrota Elkartearen etorkizunerako hori albiste bikaina dela adierazi dute taldeko arduradunek.
Dekalogoa
Aurtengo berritasunen artean Marierrota taldean aritzeko konpromezu dekalogoa aipatu behar da. Hamar puntuz osatutako dokumentu hau, Marierrota Taldean arituko direnen jarrera arduratsua eta lanerako konpromisua bermatuko duen giltza izatea nahi dute. Horretaz gainera, uda honetan Andorrako Nazioarteko Boleibol Txapelketan parte hartuko dutela be iragarri dute Marierrotako arduradunek.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi izan dute guzti hau posible egiten duten pertsona, elkarte, enpresa, komertzio, taberna eta erakundeei.