Ekimenez ekimen, Kirruren urtebetetze eguna ospatuko dute domekan
Angel Otxoantesana Kirru preso politikoaren urtebetetze egunaren inguruko ekimenak antolatu dituzte haren senide eta lagunek domekarako. 12:00etan argazki erraldoia aterako dute Itsasaurren, eta ostean, betiko jokoak egingo dituzte. Txosnarik ez da fa...

Angel Otxoantesana Kirru preso politikoaren urtebetetze egunaren inguruko ekimenak antolatu dituzte haren senide eta lagunek domekarako. 12:00etan argazki erraldoia aterako dute Itsasaurren, eta ostean, betiko jokoak egingo dituzte. Txosnarik ez da faltako: salda eta txorizo pintxoak egongo dira. Eguraldi txarra eginez gero, ekimenak Berdura Plazan egingo lirateke. Kirruk zigorraren 3/4 beteta dauka, eta haren askatasuna eskatuko dute ekimene ekimen.