Estreina barri, ‘Publikoari gorroto’ antzezlana domekan egongo da Ondarroan
Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapuk hartuko dute domekan Kafe Antzokiko agertokia, 20:00etan. Publikoari gorroto antzezlana azaroaren 1ean Luhuson estreinatu barri dator Ondarroara, Udaleko Kultura batzordearen eskutik. «Aktore bat, bi...
Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapuk hartuko dute domekan Kafe Antzokiko agertokia, 20:00etan. Publikoari gorroto antzezlana azaroaren 1ean Luhuson estreinatu barri dator Ondarroara, Udaleko Kultura batzordearen eskutik.
«Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dana da posible», dio sinopsiak. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da Publikoari gorroto, publikoarekiko keinuz eta umorez. Pixkanaka, baina, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak, giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.
Xabier Mendigurenek idatzitako obra da, eta eszenografiaren atalean, oihal gorri pare bat ikusi ahalko dute ikusleek, «zerbait gordetzekoa dugula argi lagatzeko». Jose Pablo Arriagak egin du errealizazioa, Atx Teatroa eta Mikel Ibarzabalegaz batera. Musikari dagokionez, lanaren atzean Asier Ituarte ondarrutarra dago.
«Joan danok antzerkia ikustera, animatu, ondo-ondo pasatuko duzue eta», dei egin dute Ondarroako antzerkizaleek, domekarako gonbitea eginaz.
