Europako Batzordeak arrantza kuoten inguruan proposatutako murrizketek “kezka” eragin dute Ondarroako altura sektorean
2013an 47 espezien harrapaketa txikitzearen aldeko apustua egin du Bruselak; Ondarroan eragin zuzena izango du. Hegaluzearen kasuan, %32ra arteko murrizketa proposatu du. Ondarroako alturako arduradunek kezkaz hartu dute albistea, batez be, Europako Ba...
2013an 47 espezien harrapaketa txikitzearen aldeko apustua egin du Bruselak; Ondarroan eragin zuzena izango du. Hegaluzearen kasuan, %32ra arteko murrizketa proposatu du. Ondarroako alturako arduradunek kezkaz hartu dute albistea, batez be, Europako Batasunak murriztu nahi dituen kuotak bertako alturako itsasontziek arrantzatzen dituzten espezieei eragingo dietelako.
Europako Batzordearen proposamenak haruntzago doaz. Estatu espainolerako beste hainbat murrizketa proposatu ditu: itsas-zapoaren arrantza Frantziako kostaldean %20 eta Estatu espainoleko kaletan %38 jaistea. Hori ez eze, Bruselak 47 espezien harrapaketa murriztearen alde egin du. Kontran, bederatzi espezieren arrantzua handitu nahi du, bakailao, mihi-arrain, legatz eta zigala kala batzuk barne, horietan baliabideen kudeaketak epe luzera «emaitzak emon» dituela iritzita. Bakailoari dagokionez, Bruselak %20 eta %25 arteko murrizketa proposatzen du Irlandako uretan zein iparraldeko beste hainbat kaletan. Jaitsiera eskatzen du baita be mihi-arrainaren harrapaketarako: %8koa Baltikoan eta %80ra artekoa Irlandako uretan. Oilarraren kasuan, Maria Damanaki arrantza komisarioak aukerak txikitzearen aldeko apustua egiten du: %20koa Bizkaiko Golkoko erkidegoko urtetan.