Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoak txosten bat aurkeztu du adituen aurrean
Euskadiko Geodibertsitateari Buruzko II. Jardunaldien barruan, Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoak txosten bat aurkeztu du geologian adituak diren hainbat pertsonen aurrean. Nautilusen aurkezpena Naiara Malave zentroko koordinatzaileak eta Marta...
Euskadiko Geodibertsitateari Buruzko II. Jardunaldien barruan, Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoak txosten bat aurkeztu du geologian adituak diren hainbat pertsonen aurrean. Nautilusen aurkezpena Naiara Malave zentroko koordinatzaileak eta Marta Amonarriz Mutrikuko turismo teknikariak egin dute. Besteak beste, Nautilusen irekierak herrian izan duen oihartzuna aztertu da, bai herritarrei begira, hezkuntza arloan, ondarearen kontserbazioaren alorrean. Hori ez eze, turismoarentzat izan duen garrantzia ere, mintzagai izan dute, Geoturismoaren fenomenoa aztertuaz, “turismo jasangarri bat garatzeko formula egoki bezala”.
Geoparkea ere gonbidatuta egon da, eta Mutriku, Deba eta Zumaia artean sortutako egitasmoaren berri eman du, zabal, Leire Barriuso Geogarapeneko gerenteak.