Ander Lipusek “tenkada” daukala erakutsi du Ondarroako Kafe Antzokian
150 lagun eta antzezlan bat: Publikoari gorroto antzerkiak bete egin du Ondarroako Kafe Antzokia. Ordubete pasatxon, barre egiteko aukera edarra eduki zuten domekan antzokian batutako ondarrutar, markina, lekeitiar eta berriatuarrek. Ander Lipusek esku...
150 lagun eta antzezlan bat: Publikoari gorroto antzerkiak bete egin du Ondarroako Kafe Antzokia. Ordubete pasatxon, barre egiteko aukera edarra eduki zuten domekan antzokian batutako ondarrutar, markina, lekeitiar eta berriatuarrek. Ander Lipusek eskualdean daukan “tenkada” igarri-igarria izan zen beste behin be. Amaieran, 25 bat ikus entzule Kafe Antzokian geratu ziren, eta aktoreekin antzezlanaren inguruan berriketan egin ahal izan zuten, talde txikietan banatuta.